HONDARRIBIKO PSE-EE ELKARTEA, ERRESPETUAREN ETA BIZIKIDETZAREN ALDE


Abuztuaren 21ean udal-bozeramaileen batzordea bildu zen alardearen gaia, alardea arautzen duten dekretuen edukia eta irailaren 8a zela-eta urtero egiten den adierazpen instituzionalari buruz hitz egiteko.

Bilera horretan, alkateak dekretuen ildo nagusiak eta edukia azaldu zituen. "Hondarribiko Alardeko Jaizkibel Konpainia" eta "Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustazeko" (HAOSE) erakundeekin akordiorik lortu ote zen galdetuta, bi alderdien ordezkariek dekretuei buruzko akordioa lortu zutela erantzun ziguten.

Alkateak akordioa lortu zela adierazi zuenez, sozialistak ados gaude aurkeztu zitzaigun planteamenduarekin, errespetutik eta bizikidetzatik abiatuta sentsibilitate desberdinak errespetatzean beti defendatu ditugun helburuak berretsi baino ez du egiten.

Alkatetzaren 2024/2337 Dekretuak, 2024ko abuztuaren 22koak, ordutegiak, ibilbideak eta kontzentrazio-lekuak ezartzen ditu, eta alderdien borondatearen esku uzten ditu gainerako negoziazioak.

Dekretuaren gainerakoari dagokionez, erabat baztertzen ditugu bertan egiten diren adierazpenetako batzuk. Zehazki, “kontuan izateko” parrafo batzuetan zenbait balorazio eta asmo-adierazpen egiten dira, eta uste dugu kontraesanean daudela Auzitegi Gorenaren 2007ko dekretuarekin eta epaiarekin. Azken batean dekretuen doktrina-ardatza baita.

Bozeramaileen batzarrean ziurtatu ziguten adostasuna zegoela dekretuen edukietan eta hasierako espazioan ere. Aitzitik, eta HAOSEren komunikatua ikusita, akordio hori ez da bete, eta benetan sentitzen dugu. Hori dela eta, alkateari eskatzen diogu beharrezko ahaleginak egin ditzala herritarrentzako akordio gogobetegarri bat osatzeko.


GORA HONDARRIBIA

GORA AMA GUADALUPEKOA

HONDARRIBIKO PSE-EE ELKARTEA

Comentarios