Euskararen ordenantza berriari buruz

 


Hondarribiko Udalak ordenantza berri bat aurkezten digu bere eztabidarako eta onarpenarako. Ordenantza honek eragin linguistikoaren  ebaluazioa arautu nahi du eta hasieran zera esaten du : errealitatearen eta legearen arabera,  Euskera dela Hondarribiko hizkuntza propioa, 1982-ko Euskeraren erabileraren normalizazioaren oinarrizko legea hala diolako , baina Legeak ere esaten du honako hau:  Hiritarrok badugula eskubidea jakiteko eta erabiltzeko bai Euskera baita Gaztelera ere eta eskubide hori bermatzea dela legearen azken helburua.

Helburu hau , seguruenik legearen garrantzitsuenetariko bat, ez dute oso gustokoa, beraz ordenantzatik at geratzen da.  1982tik hona Hondarribiko gizartea ere aldatu dela aipatu beharrrean gaude , batez ere konplexutasunean eta aniztasun linguistikoan, eta errealitate horri ez zaio inongo aitorpenik egiten ordenantzan.

Legean islatzen diren hizkuntz kontsensuen suntsiketa prozesuari hasiera eman zaiola dirudi, pausoz pauso baina eten gabe.  Akordio horiek Euskeraren garapena eta erabilerarako oso onuragarriak izan dira  eta Euskera erabiltzea hezkuntzan, eguneroko bizitzan eta adminstrazioan ere ahalbideratu dute arazo handirik gabe.

Ordenantzaren xedapen orokorrei erreparatzen badiegu , behin baino gehiagotan asumitzen da hizkuntz baten erabilera bastearen kalterako dela. Kontzienteak al dira esaten ari denari buruz?. Pertsona elebidunek eta eleanitzek onarpen eta baloratze unibertsala izan beharko lukete hizkuntzak direla eta , hizkuntza bat baino gehiago hitzegiteak suposatzen duen aberastasunez arro egotea eta ez jarrera monolingue toxikoak aldarrikatzea , hizkuntzak bata bestearen kalterako direla alegia.

Gauza bat da Euskera babestea eta bere erabilera suspertzea gutxienezkoa eta gurea delako eta PSE- EE hor egon da beti , beste gauza zeharo desberdina Hondarribiko hizkuntz komunitateak bata bestearen aurka jokatzea , batez ere euskera eta gaztelaniaren kasuan. Hizkuntz politikak edo inklutsiboak edo kanporatzaileak  dira , babesleak dira edo diskriminaziorako eta segregaziorako tresnak  bihurtzen dira. Euskal sozialistok eta hondarribitarrok ere,  beti inklusioaren, harreraren eta elkarbizitza positiboaren alde gaude eta egongo gara.

Ebaluaziorako egiten diren proposamenei eta irizpideei buruz ordenantzan asko dago esateko, baina kultura eta asaldiari buruz egiten direnak bereziki iraingarriak direla esan behar dugu. Zergatik? Bakarrik eta esklusiboki euskeraz egitea suposatzen duelako. Zer gertatzen da %30  hondarribitarrekin  Euskera ez dakitenak? Beraien zergekin ere ordaindutako ekimen kulturalak ikusteko ez dutela sarbiderik izango. Benetan eskandalagarria dela iruditzen zaigu bere herrian antolatzen diren ekitaldi eta ekimen kulturaleei biztanleriaren %30ari parte hartzeko aukera ukatzea.  Apartheid linguistikoari buruz hitzegiten egongo ginateke.

Ordenantza honen ondorioa ez da ziurtasun juridiko handiagoa izatea, Hondarribiko gizartean haustura baten irekiera, hizkuntz kontsentsuan eta bizikidetzan ondorio latza izan dezakeen haustura, hiritarrak bi kategoritan banatzen . Gobernu taldeak ez ditu hiritar guztien eskubideak haintzakotzat hartzen ordenantza honekin , zati bakar batena baizik.

PSE-EEk beti bere ezetza emango dio hiritarren artean desberdintasunak eta klaseak ezartzeko saiakera guztieei.

Mª Luisa García Gurrutxaga 
Hezkuntza, Unibertsitate eta Euskarako Sailburua. 
Gipuzkoako diputatua.

Comentarios